Erromako zibilizazioa


-
Mediterraneoaren (Mare Nostrum = gure itsasoa) inguruan garatu zen zibilizazio hau.
-
Erroma hiria izan zen sorlekua.
-
K.a. 500 urtetik K.a. 250 urtera Italiar penintsulako lurraldeak menderatu zituzten. Ondoren Mediterraneoan hedatzen hasi ziren.
-
I eta II mendeetan lortu zuen hedadurarik handiena, Britainiar uharteetatik Saharako basamorturaino, eta Mesopotamiatik Hispaniaraino.
-
Bereganatutako lur horietako herri batzuekin itunak hitzartu zituzten eta herri horiek nolabaiteko autonomia zuten, baina beti erromatarren kontrolpean.
-
Aurre egin zieten herriek zigor gogorra jaso zuten eta biztanleak esklabo bihurtu zituzten.
-
Mendean hartutako herrietan bere hizkuntza (latina), legeak (erromatar zuzenbidea) eta bizimodua hedatu zituzten.
-
Inperioa, gobernadore baten agindupean, probintziatan banatu zuten errazago gobernatu eta ustiatzeko. Probintziak zergak ordaintzen zizkion Erromari.