Erromako zibilizazioa


-
Hiriak:
-
Gune nagusiak ziren eta zeudenak izugarri garatu eta berri asko sortu ziren.
-
Erroma zen hiriburua eta milioi bat biztanle izatera heldu zen. Txikiagoek bertako bizimodua jarraitzen saiatzen ziren.
-
Egitura berekoak izaten ziren:
-
Oinplano erregularrekoak eta kale paraleloak bi ardatz nagusien inguruan:
-
Cardusa (iparraldetik hegoaldera).
-
Decumanusa (ekialdetik mendebaldera).
-
-
Politika, kultura eta gizarte-jardueretarako plaza (foroa). Arkupeduna eta estatuaz ornatuta.
-
Foroaren inguruan eraikin nagusiak zeuden; kapitolioa (tenplu nagusia); kuria (hiriko gobernuko egoitza); basilika (merkataritza trukeak egiteko eta justizia administratzeko).
-
Foroaren mugetan dendak, azokak eta eskulangileen lantegiak zeuden.
-
Mota guztietako zerbitzuak zeuden: antzokiak, iturriak, estoldak,...
-
-
-
Eraikitzeko berrikuntzak:
-
Material berriak erabiltzen zituzten: zementua eta hormigoia.
-
Espazio handiagoak estali ahal izateko erdi-puntuko arkua, kanoi-ganga eta kupulak erabiltzen zituzten.
-
Hormak margolanez eta zoruak mosaikoz estali eta dekoratzen zituzten.
-
-
Eraikin nagusiak:
-
Arkitektura lan-handiek helburu praktikoa zuten, baina monumentalak ziren ere bere boterearen seinale gisa.
-
Foroan egoten ziren eraikin nagusiak.
-
Aisialdirako eraikin ugari egin zituzten:
-
Anfiteatroa. Gladiadoreak, piztiak,.. (Koliseoa).
-
Antzokia. Komedia eta tragediak antzezteko.
-
Zirkua. Zaldi-koadrigen lasterketak.
-
Termak. Bainu publikoak. Ur beroa eta hotza. Atseden lekua eta kirol-ariketak egiteko tokiak.
-
-
Oroipen-monumentuak. Garaipen-arkuak eta zutabeak. Gertaera garrantzitsuak gogoratzeko.
-
Bestelako eraikuntzak:
-
Galtzada eta zubiak. Komunikazio gisa erabiltzeko.
-
Akueduktuak. Hiriak urez hornitzeko.
-
-