top of page

​Errepublika (K.a. 509-27)

 

  • Etruskoak garaitu ondoren gobernu forma berri bat aukeratu zuten, errepublika.

  • Errepublikak hiru erakunde nagusi zituen:

    • Komizioak. Batzarrak ziren. Bertan herritarrek legeak bozkatu eta magistratuak hautatzen zituzten.

    • Magistraturak. Gobernuko karguak ziren eta urtebeterako hautatzen zituzten. Garrantzitsuenak gobernu eta armadaren buruak ziren.

    • Senatua. Legeak egin, kanpo-politika zuzendu eta magistartuei nondik norakoak markatzen zizkien. Senatuaren erabakiak eztabaidarik gabe obeditu behar ziren.

  • Bi arazo larri izan ziren garai honetan:

    • Patrizioak eta plebeioak:

      • Patrizioak familia aberetsenetakoak eta gutxiengoa ziren.

      • Plebeioak gainerako biztanleak eta gehiengoa ziren.

      • Hasieran Patrizioek bakarrik zituzten eskubide politikoak eta karguak izatekoak

      • Borrokatu ondoren plebeioek K.a. V. mendean Senatuan ordezkari bat izatea lortu zuten (plebearen tribunoa). K. a. IV. mendetik aurrera plebeioek karguak izateko eskubidea zuten.

    • Gerra Punikoak:

      • Erromak Italia hegoaldea konkistatzerakoan Kartagorekin (Afrika iparraldeko (Tunisia) herria) egin zuen topo eta nagusitasunagatik hiru gerra izan zituzten ehun urte baino gehiagoko epean (K.a. 264-146).

      • Bigarrena (K.a. 218-201) izan zen garrantzitsuena. Hanibal kartagotarren jeneralak eta Publio Kornelio Eszipion erromatarren jeneralak aurrez aurre jardun zuten eta erromatarrak garaile izan ziren.

  • K.a. I. mendean ustelkeria, barne-borrokak eta istiluak izan ziren Erromako Errepublikan, baita, herri batzuen eta esklabo (Espartako) matxinadak ere.

  • Militarrek gero eta botere gehiago zuten eta desordenari aurre egiteko triunbiratuak sortu ziren:

    • Triunbiratuak hiru gizonen arteko itunak ziren boterea hiruren artean aldi baterako partekatzeko.

      • Lehen triunbiratuan Julio Zesar, Kraso eta Ponpeio zeuden. Laister gerra zibila sortu zen eta Julio Zesar nagusitu ondoren diktadore izendatu zuten, botere guztiak bereganatuz. Errepublika zaleek Zesar hil zuten.

      • Zesar hil eta gero, haren hiru jarraitzailek, Marko Antoniok, Lepidok eta Oktaviok, bigarren triunbiratua osatu zuten. Aurrekoan bezala, zenbait gerra sortu ondoren Oktaviok kontrola eskuratu eta K.a. 27an , Senatuak botere guztia eman zion.

© 2023 by Senior Residence. Proudly created with Wix.com

  • w-googleplus
  • w-facebook
  • Twitter Clean
bottom of page