Erromako zibilizazioa


Gizartea, Ekonomia, Erromanizazioa
-
Gizartea
-
Bi mailatan banatzen zen: askeak eta esklaboak.
-
Askeetan, Erromatik joandako familiak eta patrizioekin zerikusia zutenek, lur-eremu eta ondasun handiak zituzten.
-
Ondoren, familia indigena nagusiak zeuden. Kargu publiko garrantzitsuenetan aritzen ziren.
-
Aurrekoen azpitik, plebea zegoen (eskulangileak, dendariak, lur-jabe txikiak,...).
-
Esklaboak erromatarren aurka matxinatuta preso hartutakoak ziren.
-
-
-
Ekonomia
-
Erromak ezin hobeto ustiatu zituen Hispaniako natura-baliabideak.
-
Nekazaritza (garia, mahatsondoa eta olibondoa) hobetu zuten, lugorria, erromatar goldea eta ureztapena sartuz. Latifundio handitan egiten zen esklaboak erabiliz.
-
Metalak ustiatu zituzten (urrea, zilarra, kobrea, burdina, beruna eta merkurioa).
-
Industrian, produktu nagusiak hauek ziren: anforak, olioa, ardoa, lihoa, espartzua eta arrain gazituak.
-
Merkataritza asko garatu zen, komunikabide-sarea eta diruaren zirkulazioari esker.Lehen aipatutako produktuak esportatu eta luxuzko produktuak inportatzen ziren.
-
-
Erromanizazioa
-
Konkistatutako herriek erromatarren kultura bereganatzeko prozesuari erromanizazioa deitzen zaio:
-
Latina. Bertako hizkuntzen gainetik nagusitu zen. Hispaniako intelektualek hori erabiltzen zuten (Seneka).
-
Erromako legeak (erromatar zuzenbide) ezarri ziren.
-
Erlijioa. Bertakoen gurtzek iraun bazuten ere, erromatarren jainko-jainkosak gurtzen ziren. K.o. II. mendetik aurrera kristautasuna hasi zen hedatzen.
-
Hirietan eman zen bereziki erromanizazioa. Hiriek garrantzia hartu zuten galtzada-sare trinkoari esker.
-
Arteak gora egin zuen (Meridako antzokia eta anfiteatroa, Alcántarako zubia, Segoviako akueduktua,...).
-
-
Legioek erromatar kultura hedatu zuten. Legionarioen erretirorako probintzietan lur-sailak ematen zizkieten eta bertakoekin nahastean bere kultura hartzen zuten bertakoek. Hispaniar askok legioetan soldadu izatean erromatarren ohiturak ikasi zituzten.
-