top of page
  • Ekonomia oparoa izen zen gehienetan:

    • Nekazaritza zen oinarrizko jarduera:

      • Nekazari txikiak zeuden (lur gutxi zutenak).

      • Lur-jabe handiak. Hauentzak nekazariek eta esklaboek egiten zuten lan.

      • Garia, mahatsondoa eta olibondoa ziren labore nagusiak.

    • Eskulangintza inportantea zen. Hirietan zeuden lantegiak eta bertan dendaren bat izaten zuten saltzeko.

    • Meatzaritzan, urrea, zilarra, burdina, eztainua, kobrea, beruna, merkurioa,... ustiatzen zituzten. Gatza ustiatzen zuten, elikagaiak gazitzeko eta kontserbatzeko.

    • Merkataritzak berebiziko garrantzia zuen, bai inperio barruan zein mugetatik kanpo:

      • Inperio osoan diru bera erabiltzeak, galtzadak eta portu-sare zabalak ahalbidetu eta indartu zuten merkataritza.

      • Itsaso Baltikoko lurraldeetatik anbarra eta larruak, Txinatik espezieak, zeta eta kotoia eta Afrikatik esklaboak ekartzen zituzten.

© 2023 by Senior Residence. Proudly created with Wix.com

  • w-googleplus
  • w-facebook
  • Twitter Clean
bottom of page