Erromako zibilizazioa


Euskal lurraldearen biztanleak eta konkista
-
Erromatarrak iritsi aurretik tribu hauek bizi ziren euskal lurraldean:
-
Autrigoiak.Bizkaiko mendebaldean eta Arabako ipar-mendebaldean
-
Karistiarrak. Bizkaian, Araban eta Gipuzkoako mendebaldean.
-
Barduliarrak. Gipuzkoan eta Arabako ekialdean.
-
Baskoiak. Gipuzkoako ipar-ekialdean eta Nafarroan.
-
Akitaniarrak. Ipar Euskal Herritik Bordeleraino.
-
Beroiak. Arabako Errioxan.
-
-
Biztanle gutxi zeuden. Artzaintza eta bilketa ziren jarduera inportanteenak eta lurralde lauetan nekazaritza ere. Hegoaldeko biztanleek harreman ugari izan zituzten beste giza taldeekin.
-
Konkista militarra K.a. I. mendean gertatu zen. Ebrotik kostalderaino zabaldu zirenean:
-
​I. mendetik III. mendera, erromatarren nagusitasuna bere horretan jarraitu zuen ageriko erresistentziarik gabe.
-
Oro har, erromatarren presentzia onartua izan zen.
-
Galia eta Hispaniaren arteko igarobidea izanik, bide-azpiegitura eraikitzen hasi ziren eta tropak jarri zituzten.
-
Baskoiak tropa horietan sartu eta erromatarren urrutiko kanpainetan parte hartu zuten.
-