top of page

Inperioa (K.a 27 - K.o. 476)

 

  • Inperioaren goren unea (K.a. 27 - K.o. 235)

    • Oktaviok bere arerioak irabazi ondoren, Augusto (jainkoek hautatua) titulua jaso eta gobernu forma berri bat abiatu zuen, Inperioa.

    • Enperadoreak botere guztiak zituen:

      • ​Senatuaren burua, Armadaren burua, Pontifize nagusia.

      • Kanpo-politika zuzendu, legeak egin, zergak erabaki,...

      • Bizitza osorako kargua zen eta ondorengoa izendatzen zuen.

      • Senatuak bere erabakiak berretsi baino ez zuen egiten.

    • K.o. I. eta II. mendeetan lortu zuen erromatar zibilizazioak bere goren unea:

      • Beste batzuen artean enperadore hauekin: Augusto, Klaudio, Vespasiano, Trajano, Marko Aurelio.

      • Aldi honi pax romana esaten zaio.

      • Hiriak, Erroma eta besteak eraikin handiz eta herri-lanez bete ziren.

      • Ekonomia izugarri garatu zen, batez ere, merkataritzari esker.

 

  • III. mendeko krisia

    • Mende honetan gizarte-matxinadak izan ziren (nekazariak, militarrak,...) eta hiriak arpilatu zituzten eta jendea, beldurrez, landa eremuetara joan zen bizitzera.

    • Ondorioz merkataritzak behera egin zuen eta ekonomiak ere bai.

    • Iparraldean germaniarrak (barbaroak) inperioaren ahultasuna ikusiz, mugak zeharkatzen hasi ziren. Ekialdean pertsiarrek egiten zuten presioa

 

  • IV. mendeko susperraldia

    • Dioklezianok erreforma batzuk egin zituen eta ekonomia onbideratu zuen eta mugak indartu zituen.

    • Konstantinok, kristautasuna onartu zuen, hiriburua Konstantinoplara eraman zuen eta burokrazia sendotu zuen.

    • 375ean, hunoak germaniarren lurraldean sartu ziren eta horiek ihesean erromatarren mugak zeharkatu zituzten. Hortik aurrera erromatarrek ezin izan zuten hauen bultzada gelditu.

    • 395ean Teodosio hiltzean eta inperioa hobeto babestu ahal izateko bitan banatu zen inperioa:

      • Mendebaldeko Erromatar Inperioa (Erroma).

      • Ekialdeko Erromatar Inperioa (Konstantinopla).

 

  • Erromatar inperioaren amaiera.

    • Mendebaldean enperadoreak oso ahulak ziren eta germaniarrek bere erresumak sortu zituzten. 476an inbaditzaile horiek Mendenbaldeko Erromatar Inperioaren azken enperadorea boteretik kendu zuten.

    • Ekialdean Inperioak beste mila urte iraun zuen eta Bizantziar Inperioa esaten zaio.

© 2023 by Senior Residence. Proudly created with Wix.com

  • w-googleplus
  • w-facebook
  • Twitter Clean
bottom of page