top of page

Hispaniaren erromatar konkista

 

  • K.a. VII. mendetik aurrera Kartagok, Iberiar penintsulako feniziar koloniak mendean hartu eta berriak sortu zituen.

  • K.a. III. mendetik aurrera kartagotarren eta erromatarren hedapenak talka egin eta gerra punikoak egon ziren.

  • Kartagotarrak garaitu ondoren eta penintsulako aberastasunak erakarrita, erromatarrek penintsula konkistatzeari ekin zioten hiru etapatan:

    • Lehena (K.a. 210 - 170). Mediterraneoko kostaldea, Guadalquivir eta Ebro ibaien haranak konkistatu zituzten.

    • (K.a 154 - 133. Iberiar goi-ordokia konkistatu zuten. Erresistentzia handia aurkitu zuten. Adibidez: Lusitanian Viriato buruzagia, zeltiberiarrek Numantzia herrian.

    • (K.a. 29 - 19). Penintsulako iparraldea konkistatu zuten. Oktavio Augusto enperadoreak galizairrak, asturiarrak eta kantabriarrak garaitu zituen, baina herri batzuk, baskoiak kasu, ez zituen erabat mendean hartu.

  • K.a. 19an, Augustok amaitutzat eman zuen Hispaniaren konkista.

  • Penintsula probitziatan banatu zuten eta bakoitzean gobernadore bat zegoen (Betika, Lusitania, Tarraconensis, Gallaecia, Carthaginensis).

 

 

© 2023 by Senior Residence. Proudly created with Wix.com

  • w-googleplus
  • w-facebook
  • Twitter Clean
bottom of page