top of page

Iberiarrak eta zeltak

 

  • K.a. I. mendean Iberiar penintsularen lur gehienak bi herrik betetzen zituzten, iberiarrak eta zeltak:

    • Iberiarrak:

      • Ekialdean eta hegoaldean hedatu ziren eta bertan beste herri batzuekin harremanak izan zituzten (feniziarrak eta greziarrak). Kontaktu horiei esker idazkera propioa garatu zuten eta artelanetan aritu ziren.

      • Ibaietatik gertu, leku garai batean, herrixka harresituetan bizi ziren. Etxeek angeluzuzenak zituzten eta kaleak osatuz lerrokatzen ziren.

      • Tributan antolatuta zeuden errege baten agindupean. Gutxiengoak, nobleak (lur onenen jabeak) eta hauen azpitik zeuden gerrariak osatzen zuten. Gehienak nekazariak, merkatariak, eskulangileak eta esklaboak  ziren.

      • Ekonomia askotarikoa zen:

        • Nekazaritza eta abeltzaintza oinarriak ziren. (Zerealak, mahatsondoa, olibondoa) (zezenak, ardiak, zaldiak).

        • Meatzaritza garrantzitsua zen. (Urrea, zilarra, kobrea, burdina, beruna).

        • Eskulangintza kalitate onekoa zen. (Zeramika, burdinezko ezpatak, artilezko eta lihozko ehunak).

        • Merkataritza ere garrantzia zuen. Feniziar eta greziarrekin produktuak trukatzen zituzten. Bere txanponak zituzten.

      • Tenplu edo jainkotegietan jainkosak gurtzen zituzten, eskaintzak eginez mesedeak eskatzeko edo eskertzeko. Hildakoak erraustu eta hileta-kutxetan sartzen zituzten.

    • Zeltak:

      • Pirineotik sartu eta goi-ordokietan kokatu ziren Atlantikoraino iritsiz.

      • Kastroetan bizi ziren. Harresiz inguratutako herrixka garaietan. Etxeak oinplano biribilekoak ziren eta edozein moduan kokatuta zeuden. Harriz eta pezoz egin eta adarrez eta lastoz estaltzen zituzten.

      • Tributan antolatuta zeuden. Zenbait familiek klana osatzen zuten. Gutxi batzuk aberastasunak zituzten eta besteak mendekoak zituzten.

      • Buruaskitasun ekonomikoa zuten. Behar zuten guztia haiek ekoizten zuten, beraz merkataritza oso urria zen.

      • Artzaintza zen oinarrizko jarduna, baina nekazaritzan (zerealak) aritzen ziren ere. Ehiza garrantzia zuen (basurdea, oreina,...).

      • Metalurgian adituak ziren, batez ere, burdingintzan eta brontzegintzan.

      • Ez zekiten idazten eta arte-adierazpenak urriak dira.

      • Astroak eta zenbait animalia eta naturako  elementu gurtzen zituzten (mendiak, zuhaitzak,... sakratuak ziren). Apaizek (druidek) gizarte-ospe handia zuten eta sendagile eta igarle ziren. Iberiarrak bezala hildakoak errausten zituzten.

© 2023 by Senior Residence. Proudly created with Wix.com

  • w-googleplus
  • w-facebook
  • Twitter Clean
bottom of page