top of page
  • Erromatarren sinesmenak

    • Politeistak ziren eta Jupiter, Juno eta Minerva (hiruko kapitolinoa), jainko nagusiak ziren.

    • Tenpluak erlijio-errituetarako eraikitzen zituzten eta greziarren tenpluen antzekoak ziren. Kapitolioa.

    • Etxeetan aldare bat izaten zuten eta aitak, hiru jainko hauen gurtza zuzentzen zuen: lareak (etxe babesleak); penateak (etxeko horniduraren bermatzaileak; maneak (arbasoen espirituak).

    • Augusto eta haren ondorengo enperadoreak jainkotzat hartu eta gurtzen zituzten.

    • Toleranteak ziren beste erlijioekin eta etxekotu zituzten jainko-jainkosa asko, izena aldatuta, greziar guztiak adibidez. Baita Ekialdeko batzuk ere, Isis, Zibele,...

    • Tenpluetan apaizak arduratzen ziren erlijio-gurtza egiteaz. Animalien sakrifizioak izaten ziren.

  • Kristautasuna

    • K.o. I. mendean agertu zen, Jesus Nazaretekoa sortua:

    • Jesus Palestinan jaio zen Augusto enperadorearen garaian.

    • 30 urterekin dizipulu taldea zuen (apostoluak) eta erlijio-mezu berria zabaltzen hasi zen. Ideia hauek dira oinarria:

      • Jainko bakarra dago eta pertsona guztiak berdinak dira haren begietara.

      • Gizakiek elkar maite eta barkatu behar dute.

      • Erlijio horren jarraitzaileek, hil ostean, betirako bizia izango dute saritzat.

    • Mezu hori juduen buruzagientzat arriskutsua zen bere boterea kolokan jar zezakeelako. Beraz Jesus salatu eta Pontzio Pilato erromatar gobernadoreak gurutzean hiltzera kondenatu zuen. Bibliaren arabera hirugarren egunean berpiztu zen.

    • Jesus hil ondoren bere apostoluek haren mezua zabaltzen jarraitu zuten eta kristauen kopurua handituz joan zen.

    • Lehen kristauak elizetan bildu ziren, apezpiku batek zuzenduta.

    • Katakonba izeneko lurpeko galerietan ehorzten zituzten hildakoak.

    • Erromatarrek jazarri zituzten enperadorea gurtzeari uko egiten ziotelako, eta, pobreak eta aberatsak, eta, erromatarrak eta barbaroak nahasten zirelako elizetan. Baina, kristauen kopuruak gora eta gora egiten zuen.

    • 313an Konstantinok erlijio-askatasuna eman zuen eta kristautasuna gehiago hedatu zen. Gurtzarako lehen basilikak eraiki zituzten.

    • 380an Teodosiok Erromatar Inperioaren erlijio ofizial bakarra  izendatu zuen, beste erlijioak debekatuz eta praktikanteak jazarriz.

    • Erakunde bat sortuz joan zen: Eliza:

      • Aita Santua, Erromako apezpikua, kristau guztien gidari bihurtu zen. Gainontzeko apezpikuak aita santuaren mende zeuden.

      • Apezpikuak kontziliotan biltzen ziren kristau-doktrinaren alderdi guztiak zehazteko eta finkatzeko.

© 2023 by Senior Residence. Proudly created with Wix.com

  • w-googleplus
  • w-facebook
  • Twitter Clean
bottom of page